Ongi etorri Gardentasun Atarira; EUDELek erakundeari buruzko informazio garrantzitsua modu sinple eta zuzenean emateko duen bitarteko nagusia da, gardentasunarekiko eta gobernu onarekiko duen konpromisotik abiatuta.
Plataforma honetan, indarrean dagoen araudiak (19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa) eskatzen dituen informazioak modu antolatuan jasotzen dira.
Ataria aldizka eguneratuko da eduki berriak sartuta, eta, hortaz, informazio ulergarriagoa eta eskuragarriagoa izan dezaten erabiltzaileek. Gakoa etengabeko hobekuntza da.
EUDELi aplikatzekoa zaion oinarrizko araudia, toki-erakundeen elkartea den aldetik, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legetik datorrena da; arau hori, hain zuzen, estatu-mailakoa da, 2013ko abenduaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta 2015eko abenduaren 10az geroztik da aplikazio osokoa.