Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982an eratu zen udalen autonomia defendatzeko eta bestelako erakundeen aurrean toki bakoitzeko interesak ordezkatzeko. Bere Estatutuetan, honakoak daude jasota Elkartearen xede gisa:
- Udal autonomia bultzatu eta defendatzea.
- Erakunde politiko-administratiboetan elkarteratutako kideen interes orokorrak defendatzea eta ordezkatzea.
- Euskadiko Udalen kohesiorako koordinatzea eta dinamizatzea, esperientziak trukatzeko, modernizazioa ahalbidetuko duten praktika onak hedatzeko eta euren eragina sendotzeko.
- Udal erakundeetan europar espiritua indartzea, Europako eta nazioarteko erakundeetan udalen partaidetza eta ordezkaritza bultzatuz.
Hiru hamarkadatik gorako ibilbidearekin, EUDEL Euskadiko udalgintzaren erreferentzia da, eta elkarrizketan aritzen da gainerako Instituzioekin, politika publikoak koordinatzeko eta adosteko asmoz.
EUDELen antolamendua “sareko lanean” dago oinarrituta, eta bere jarduera toki mailako egiturak dituen esparru autonomikoko sare baten barruan dago sartuta.
Elkarte autonomoa da, eta, horri esker, irizpide propioa dauka barne mailan, bai eta nazioartean aitortutako proiekzioa ere.
EUDELen egoitza: Ercilla kalea 13, 48009 Bilbo (Bizkaia). Harremanetarako datuak:
- Telefonoa: 94 423 15 00;
- Posta elektronikoa: eudel@eudel.eus
- Webgunea: www.eudel.eus eta www.eudel.eus/berriak