EUDELek bere jarduera arautzeko erabiltzen dituen funtzionamendu arauak erakundearen ESTATUTUAK eta Erakunde eta Funtzionamendu ARAUDIA dira.
Gainera, EUDELek oinarrizko araudi hau bete behar du:
1) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 5. xedapen gehigarria.
2) Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa
3) Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legea
4) 1988ko urtarrilaren 20ko Instrumentuak berretsitako 1985eko urriaren 15eko Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren 10.2 artikulua
5) 2005. eta 2006. urteen bitartean CCRE-CEMRek (Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua) EUDEL bezalako Europako elkarteekin elkarlanean egindako Emakume eta Gizonen Tokian Tokiko Bizitzarako Berdintasunerako Gutun Europarra