Euskadiko udalgintzaren interesak ordezkatu eta defendatzeaz gain, EUDELek eguneroko arretarako zerbitzua ematen du tokiko gobernuetan egiten diren mota guztietako kontsultetan, eta aholkularitza ematen die udaletako teknikari eta politikariei.
Aholkularitza tekniko-juridikoa:
- Txostenak idaztea.
- Udal Ordenantza, Protokolo eta Araudi ereduak idaztea.
- Protokoloak, ekintza planak eta udalen antolaketa egiturak (sektoreko kontseiluak eta batzordeak) ezartzeko laguntza.
- Araudi berria analizatu eta aztertzea, tokiko esparruaren ikuspuntutik.
- Proposatutako araudi, hitzarmen, plan, programa eta ekintza berriei buruzko informazioa.
- Udal-ekimen onak sustatu eta zabaltzea.
Prestakuntza eta informazioa: EUDELek argitalpen propioak argitaratzen ditu, eta, HAEErekin batera, tokiko hautetsiei, tokiko zuzendaritza publikoari eta tokiko administrazioetako langile teknikoei zuzendutako prestakuntza-planak antolatzen ditu. Prestakuntza-eskaintza horrez gain, gaurkotasuneko (araudien, ekonomia-finantzen, eta sektorearen esparruetan) eta tokiko erakundeentzako interesgarriak diren gaiak jorratzeko mintegi juridiko eta jardunaldi monografikoak gauzatzen dira.
Kolaborazio-esperientziak: Hainbat udalen eta bestelako erakundeen lankidetzarekin garatutako proiektu eraldatzaileak gauzatzen ari diren udalak bultzatzen, aholkatzen eta laguntzen ditu EUDELek; horretarako, tokiko gobernuen Gobernantza Ona, eraginkortasuna eta modernizazioa hobetzeko esparru ezberdinetan aritzen da.